Kaldereroen erregina berria: Joxean Estebanez

Larunbat honetan, urtarrilak 30, Hungariako Kaldereroen Lehen Konpartsak urtero bezala Parte Zaharreko kaletan zehar ibiliko da. Atzo bertan konpartsaren buruak, Pello Arribasek, eta Eguzkilore Tribuaren arduradunak, Miriam Arruebarrenak, 2016ko edizioa aurkeztu dute. Aurten, erregina aldatuko dute. “Gure erreginak, Martin Estébanezek, larunbat honetan bere semearen, Joxean Estébanezen, mesedean abdikatuko du. Galdaragileen zuzendaritzatik Martini bere lana eskertu nahi diogu eta Joxeani erregetza oparo eta luzea opa diogu”, adierazi du konpartsaren buruak.

Estebanezek 300 pertsona baino gehiago (kaldereroak, zingarak, umeak, hartza eta bere hezitzailea, erraldoiak eta malabaristak, besteak beste) osatzen duten konpartsan gidatuko du. “Mixtoak izaten jarraitzen dugu, emakumezkoen bi tribu ditugu. Haien ahotsentzako diren bi pieza esklusibo abesten dituzte galdaragileak Sarriegiren melodiak interpretatzen dituzten bitartean. Tradizioaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dugu, beti festari errespetu handia erakutsiz”, esan dute.

Arribasek eta Arruebarrenak gogorarazi dute urtero Hungariako Kaldereroak aurrera joaten direla “1884ko otsailaren 2ko lehenengo desfilean hasi zen tradizioari helduz”. “Kaldereroak eta zingarak hemen jarraitzen dugu eta larunbat honetan berriz ere aterako gara Donostiako Parte Zaharreko kaleetatik Raimundo Sarriegik gure paisaiak zeharkatzen zituzten ijitoen tribuen oroimenean konposatutako melodiak abestuz eta interpretatuz”, esan dute.  2016 urteari dagokionez, Arribasek Donostiarako hain berezia den urtean Hungariako Kaldereroen Lehen Konpartsak ere bere ekarpena izango duela aurreratu du. Datorren astetan ezagutaraziko duten moduan “ahaztetik zenbait pertsona eta gai errekuperatzeko” hainbat omenaldiegingo dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude