Famaren hotsak…

…ekartzen gaitu urtero Donostiara. Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboak 1884. urtetik hona tradizioa eta modernitatea uztartu ditu, beti ere, Raimundo Sarriegiren konposizioei fideltasuna mantenduz.

Ez gara joango, ez…

…gu Donostiatik. Galdaragile eta zingara talde handi batek izoztutako Europa zeharkatzen du negu hotz bakoitzero Gipuzkoara iristeko asmoarekin. Momo Jainkoa eta Inauteriaren abangoardia dira galdaragileak. Gure egonaldian, Parte Zaharreko kaleetan zehar abestu eta dantzatu egiten dugu, baita puskaturik dauden tresnak konpondu ere.

Begi urdin bat…

...begira dago, algaraz leiho batetik. 20 tribu bere begien aurrean: galdaragileak, zingarak, zaldizkoak, eskujokariak, erraldoiak, Hungariako erregina bat bere gortearekin, hartz bat eta bere hezlea… Hauek guztiek, zartagi, danbolin eta ingudearen erritmoekin Parte Zaharreko kaleak alaitzen dituzte urtero.

Berriak

Irungo Erraldoien konpartsa omenduko dugu larunbatean

Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa Donostiako Parte Zaharrean izango da larunbat honetan. Bigarrenez, Trinitate plazan hasiko du bere ibilbidea, 21.45ean. Irteeraren ondoren, Santa Mariara abiatuko da eta bertan kanpalekua kokatuko du, 22.15ean. Momentu berezia izango da eta atrioaren akustika aparta aprobetxatuz, konpartsak errepertorio osoa abestuko du. Iazko ediziora arte, kanpalekua Sarriegi plazan kokatzen zen. Ordutegiagaren ikuspuntutik …

Trinitate plazan abiatuko dugu ibilbidea eta Santa Marian kokatuko dugu kanpamendua

Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa Parte Zaharreko kaleetatik ibiliko da larunbatean. Aurten, azken urteetan ez bezala, ibilbidea Santa Maria basilikan hasi beharrean, Trinitate plazan hasiko du, 21.45ean. Ez da aurtengo aldaketa bakarra: konpartsak, lehen aldiz, kanpamendua Santa Marian kokatuko du. Lekuak duen akustika ezin hobearen jakitun, 2017an konpartsak bere ibilbidea elizan hastea erabaki zuen. Aurtengoan pauso …