Hungariako kaldereroen lehen konpartsa Santa Maria elizatik abiatuko da, lehen aldiz

Hungariako Kaldereroen Hasierako Konpartsa, Parte Zaharreko Aizepe elkartean, datorren larunbateko bere programa aurkeztu du. Konpartsak bere ibilibideari 21.45ean ekingo dio, lehen aldiz, Santa Maria basilikatik. Aurkezpenean konpartsako presidentea, Peio Arribas, bokala, Imanol Yarza, eta Zingarelle emakume tribuko bi ordezkari izan dira, Diana Munduate eta Maialen Saizar.
Imagen

Arribasek adierazi duenez, orain dela 130 urte egin zen moduan, Kandelaria egunez, kalera eterako dira galdaragile eta zingarak Raimundu Sarriegik konposatutako “melodia ederrak” kantatu eta dantzatzera. “Jakina denez konpartsa hau, hegoaldera bidea egiten zuten Hungariako ijitoetan oinarritzen da”, gogoratu du Arribasek.

21.30ean parte hartzaile guztiak Koruko Amaren kalean bilduko dira, elkarrekin 21.45ean Santa Mariara jaisteko. Abiapuntu berri honekin, hainbat hobekuntza espero direla adierazi du presidenteak, hala nola, ikusgarritasunean, akustikan, giroan, eta abar.

Santa Mariatik, kale Nagusia zeharkatu eta Sarriegi plazara joango da konpartsa. Han, ohi den moduan, kanpamendua ezarriko da eta Martin Estébanez erreginak, Maria de las Koshkas ezizenez, diskurtsoa emango du. Modu berean, Raimundo Sarriegiren heriotzaren lehen mendeurrena gogoratzeko lore eskaintza bat egingo da bere irudian. Bi dantzarik, gainera, aurreskua dantzatuko dute. Gero, hainbat abesti kantatuko dira.

Arribasek esan du azken urteetan gertatu den bezala, aurten ere, parte hartzaile kopuruak gora egin duela. Aurtengo edizioan kalderero, zingara, hartz, erraldoi eta beste pertsonaien artean 200 parte hartzaile baino gehiago izango dira eta presidenteak konpartsakide berrien gaztetasuna azpimarratu du.

Modu berean, dantzatu eta pandereta jotzen duten emakumeen kopurua handitu egin da. Gogoratu behar dugu, konpartsak baduela emakumeez bakarrik osatutako tribu bat, Zingarelle deiturikoa. Honetan, Donostiako abesbatzetan aritzen diren neskek hartzen dute parte.

PIEZA BERRIA

Aurten, gainera, Verdiren La Traviattako Noi siamo zingarelle piezaz ez ezik, emakume tribu honek abesti berri bat estreinatuko du: Zoltán Kodály konpositore hungariarraren Túrot Ëszik a Cigány pieza kantatuko dute. Diana Munduatek adierazi du konpartsako gizon-emakumeek “elkarrekin lankidetzan, errepertorio zabalagoa lortzeko ahaleginak” egin dituztela, “beti ere, tradizioa errespetatuz”. “Abesti hau Zoltán Kodály konpositore hungariarrak sortu zuen eta konpartsan abesten diren beste melodiak bezala, Hungriako ijitoak ditu gai nagusi bezala”, azaldu du Munduatek. “Emakumeon parte hartzeari bultzada eman nahi zaio abesti hauen bitartez”, esan du Munduatek.Imagen

Kaldereroek betiko moduan eta tradizioari jarriki Raimundo Sarriegik konposatutako Comparsa de Caldereros Húngaros. Pasa Calle, Coro de Caldereros Húngaros II, Caldereros Húngaros en el Trabajo III (Mazurca), Canto Húngaro IV eta Begi Urdin Bat abestiak Joao eta abestuko dituzte. Gainera, konpartsaren 125. urteurrena ospatzeko Tomas Hernández Mendizabalek eta Josu Elberdinek sortutako Gitanos Hungaros pieza ere entzun ahal izango da.

IBILBIDEA

Irteera, 21.45ean, Santa Maria basilikatik. Segidan: kale Nagusia, Fermín Calbetón, San Jerónimo, Esterlines, Narrica, Sarriegi plaza (Kanpamendua), San Juan, Pescadería, San Juan, San Vicente, Narrica, 31 de Agosto, Santa María basilika, kale Nagusia, Puerto, Mari, Virgen del Coro eta Gaztelubide.

TRIBUAK

  • AIZEPE
  • AMAIKAK-BAT
  • ARTIKUTZA
  • BERRIK-ARDATZA
  • BERZIÑAK
  • CABALLOS DE LA HUNGRÍA
  • COLOMA
  • ESPERANZA
  • EUSKAL-BILLERA
  • GAZTELUBIDE
  • INTXAURTZE-KANTARIAK
  • ITXAS GAIN
  • KAINOIETAN
  • KOPITO
  • MUSKU
  • OLLAGORRA
  • ZINGARELLE-CORAL
  • ZINGAREN TRIBUA

2012ko Kaldereroak (galdaragileak)

Zuzendaria Imanol Aizpurua
Lehenengo Sartaia Joaquin Iturain
Bigarren Sartaia Jose Castillo
Erreginak Martin Estebanez
Damak Fernando Fernandez

Joxean Estebanez

Hartz hezitzailea Alex Alba
Hartza Jabier Estebanez
Musika bandaren zuzendaria Carlos Rodriguez
Desfilearen zuzendariak Jose Antonio Lucas

Tomás Hernandez Mendizabal

Ibilbidea:
21:45- Ijentea, Boulevard (geldialdia), San Juan, Sarriegi Plaza (Kanpamentua), San Juan, Pescaderia (“bar Zeruko”), San Juan, San Telmo Plaza (geldialdia), Esperanza ,31 de Agosto ( geldialdiak: Kañoieta, Amaikak Bat eta Gaztelupe), Santa Maria (geldiadiak), Nagusia, Puerto, Fermin Calbeton, (geldialdia Sarriegi oroigarrian) Mari, Euskal Bilera (geldialdia), Ollagorra, Aizepe y Gaztelubide.

Badatoz galdaragileak Donostiara!

Galdaragileek urtero bezela ohizko abestiak abestuko dituzte, zingarek aldiz, galdaragile italiarren omenez, La Traviatarekin atsegin emango digute.

Gaur Donostiako Alde Zaharran 1884.urtean sortutako Hungariako Galdaragileen Konpartsa Zaharraren prentsaaurrekoa eskeini da, hurrengo Otsailaren 5ean bere alaitasunari esker Donostiako Alde Zaharra bereganatuko dutela jakinerazteko.

Gaur egun hamabost tributan banatzen diren berrehun kidek osatzen dute Konpartsa Zaharra; kaldereroak, zingarak, Erregina, Damak, erraldoiak, Hartza eta hezlea barne. Aurtengo kargu nagusiak hauek izango dira:

 

Zuzendari musikala Imanol Aizpurua
Sartagi Nagusiak José Castillo eta Joaquin Iturain
Erreginak Manuel Arbiza
Damak Fernando Fernandez eta Luis Mª Ibero
Hartza Jabier Estebanez
Hezlea Martin Estebanez
Banda Zuzendaria Carlos Rodríguez
Martxaren zuzendaritza Jose Antonio Lucas eta Tomás Hernandez Mendizabal

 

Prentsaurrekoan Jose Antonio Lucasek, aurten bere 50. partehartzea izango delarik, Donostiako Alde Zaharran 1884.urtean sortutako Hungariako Galdaragileen Konpartsa Zaharraren presidentzia Pello Arribasen eskuetan uzten duela jakinarazi digu.