Galdaragileek urtero bezela ohizko abestiak abestuko dituzte, zingarek aldiz, galdaragile italiarren omenez, La Traviatarekin atsegin emango digute.
Gaur Donostiako Alde Zaharran 1884.urtean sortutako Hungariako Galdaragileen Konpartsa Zaharraren prentsaaurrekoa eskeini da, hurrengo Otsailaren 5ean bere alaitasunari esker Donostiako Alde Zaharra bereganatuko dutela jakinerazteko.
Gaur egun hamabost tributan banatzen diren berrehun kidek osatzen dute Konpartsa Zaharra; kaldereroak, zingarak, Erregina, Damak, erraldoiak, Hartza eta hezlea barne. Aurtengo kargu nagusiak hauek izango dira:
Zuzendari musikala | Imanol Aizpurua |
Sartagi Nagusiak | José Castillo eta Joaquin Iturain |
Erreginak | Manuel Arbiza |
Damak | Fernando Fernandez eta Luis Mª Ibero |
Hartza | Jabier Estebanez |
Hezlea | Martin Estebanez |
Banda Zuzendaria | Carlos Rodríguez |
Martxaren zuzendaritza | Jose Antonio Lucas eta Tomás Hernandez Mendizabal |
Prentsaurrekoan Jose Antonio Lucasek, aurten bere 50. partehartzea izango delarik, Donostiako Alde Zaharran 1884.urtean sortutako Hungariako Galdaragileen Konpartsa Zaharraren presidentzia Pello Arribasen eskuetan uzten duela jakinarazi digu.