Famaren hotsak…

…ekartzen gaitu urtero Donostiara. Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboak 1884. urtetik hona tradizioa eta modernitatea uztartu ditu, beti ere, Raimundo Sarriegiren konposizioei fideltasuna mantenduz.

Ez gara joango, ez…

…gu Donostiatik. Galdaragile eta zingara talde handi batek izoztutako Europa zeharkatzen du negu hotz bakoitzero Gipuzkoara iristeko asmoarekin. Momo Jainkoa eta Inauteriaren abangoardia dira galdaragileak. Gure egonaldian, Parte Zaharreko kaleetan zehar abestu eta dantzatu egiten dugu, baita puskaturik dauden tresnak konpondu ere.

Begi urdin bat…

...begira dago, algaraz leiho batetik. 20 tribu bere begien aurrean: galdaragileak, zingarak, zaldizkoak, eskujokariak, erraldoiak, Hungariako erregina bat bere gortearekin, hartz bat eta bere hezlea… Hauek guztiek, zartagi, danbolin eta ingudearen erritmoekin Parte Zaharreko kaleak alaitzen dituzte urtero.

Berriak

Konpartsako Erreginaren gutuna

Donostiar kaxkariñ kuttunak: Bi urte izango dira otsaileko lehenengo larunbatean zuek bisitatu gabe. Aurten ere ez gara inauteri alaiaren abangoardia izango. Inauteriak ospatzekotan ere, ziur gaude ez direla iraganekoak bezain alaiak izango. 23 hilabete goibel igaro dira, pandemiak gure bizitzan etenaldia sortu du, eta guztion ahaleginaz aurre egin diogu birus ziztrin honi ahal izan dugun …

Irungo Erraldoien konpartsa omenduko dugu larunbatean

Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa Donostiako Parte Zaharrean izango da larunbat honetan. Bigarrenez, Trinitate plazan hasiko du bere ibilbidea, 21.45ean. Irteeraren ondoren, Santa Mariara abiatuko da eta bertan kanpalekua kokatuko du, 22.15ean. Momentu berezia izango da eta atrioaren akustika aparta aprobetxatuz, konpartsak errepertorio osoa abestuko du. Iazko ediziora arte, kanpalekua Sarriegi plazan kokatzen zen. Ordutegiagaren ikuspuntutik …