Historia

XIX. mendetik eta baliteke lehenagotik, Donostia tribu nomaden pasabide eta geldileku izan zen. Artisau ibiltari hauek sukaldeko tresna, lanabes eta lapikoak konpontzen aritzen ziren.

Historialari batzuen ustez, 1828an Turkiako galderagile talde batek Donostiako kaleetan barrena desfilatu zuen, kandelario ospakizunean. Honen ondorioz, 1884an lehenengoz, Alde Zaharreko kaleetan zehar Hungariako Galderagileen Konpartsa Zaharrak desfilatu zuen.

1828ko Otsailaren 2a zen, lehenengoz donostiarrok Hungariako Galderagileen Konpartsa Zaharra gure kaleetan zehar desfilatzen ikusi genuenean. Ospakizuna zela eta Raimundo Sarriegik konposatutako abestiak aho betez kantatzen zituzten, mailu eta zartaginen soinuarekin melodiari lagunduz. Urte hartatik aurrera Hungariako Galderagileen Konpartsa Zaharrak, urtero otsailaren 2ko goizean,  Donostiako alde zaharreko txokoak alaitzen zituen elkarte ezberdinei loturik; Euskal Fedea 1900, “Sporti-Clay”, “Amistad Donostiarra” eta “Port Arthur” 1905an, Euskal Bilera 1909an, etab.

Horrela jarraitu zuen festak, 1912an Pio X Aita Santuak Kandelarioko jai eguna kendu zuen artean. Ondorioz festa gauera aldatu behar izan zen lan ordutegiarekin bateratzeko ezintasuna zela eta.

Garai artan hainbat pertsonai azaldu ziren, eta horietako batzuk gaur egungo konpartsan azaltzen dira. Hala nola zingarak, hartza bere hezitzailearekin eta erregina bere damekin. Urte zailak izan ziren, gora behera handikoak, arrakasta handiko urteak parte-hartze eskasekoekin tartekatuz, noizbait desagertzeko zorian ere egon zen gure konpartsa zaharra.

1942an baziren ia hamar urte Hungariako Galderagileen Konpartsa Zaharra ateratzen ez zela, ordura arte beste elkarte batzuek egin zuten bezala, Gaztelubide elkarteak tradizioarekin jarraitu nahi zuen, berriz ere konpartsa gure kaleetara atereaz. Dena prest zegoen egun handirako baino Shotero Irazusta eta Luis Irastortzak, gainontzeko tribuetako buruekin batera, hilabeteetako lan gogorraren ondoren, ospakizuna bost egunez atzeratu behar izan zuten eguraldi txarra zela medio. 1943an ere berdina gertatu zen, 1944an berriz normaltasuna berreskuratu zen Otsailaren 2an Donostiako Alde zaharreko Kaleak Sarriegiren melodiekin betez. 1945an Hungariako Galderagileen Konpartsa Zaharra ez zen atera, bai ordea 1946an. 1947tik 1949ra Konpartsa ez zen atera nahiz eta azken urte honetan Udaletxeko dirulaguntza berezi bat jasotzeko aukera izan zuten.

Urte asko pasa ziren berriz ere donostiarrek Hungariako Galderagileen doinu alaiez gozatzeko aukera izan zuten arte. 1954an, Inauterietako igandea zen galderagileek berriro Donostia bisitatu zutenean. Konstituzio enparantzara iritsi zirenean, garai bateko Udaletxeko balkoi nagusian azaldu zen neskatxa batek, ikusle guztien arreta hartu zuen. Neskatila maitagarria eta jatorra, jendeak txalo egiten zion etengabe, bere izena: Juan Arizpe.

Ospakizunak horrela jarraitu zuen 1962an, Pepita Arrieta erregina zela eta Joshe Aldanondo konpartsako zuzendari, festa Otsaileko lehen larunbatera aldatzea erabaki zen arte.

1968tik aurrera giroa ez da ospakizunetarako aproposena, festaz kanpoko gertaerek ez dute jendea animatzen beraz beste etenaldi bat azaltzen da Konpartsaren historian.

1971an, Tomas Hernandez Mendizabal, 1961tik galderagile zenak, ohar bat eman zion Miguel Zubiaurre kazetariari honek “ La Voz de España-n” argitaratu zezan. Ohar honekin Tomasek atera gabe bi urte zeramatzaten galderagileak animatzeko asmoa zuen. Tomasek berak, orduan Gaztelubideko lehendakari zen Hilario Olasagastirekin hitz egin zuen ospakizuna errekuperatzeko asmoz. Gizarteko giroa zela eta Gaztelubidek konpartsa ez ateratzea erabaki zuen eta nahiz eta Tomasek elkarteko kideei laguntza eskatu, erantzuna berdina izan zen, euren eskuetan zegoenean lagunduko zioten.

Horrela jaio zen Donostiako herriko Galderagileen Konpartsa. Ordura arte festarekin zerikusia izan zuten elkarte askok parte hartzen zuten modu independentean.

Konpartsa hau biltzar baten bidez antolatzen zen, bertara tribu bakoitzeko burua joaten zelarik. Sistema hau gaur egun arte iritsi zaigu, eta oraindik tribu buruen bidez dago antolaturik konpartsa.

1984an konpartsaren mendeurrena ospatzeko asmoz Haurren galdaragile konpartsa sortzea erabaki zuten. Beraz Otsaileko azken igandeko goizean haurrek Alde zaharra alaitu zuten. Asier Hernandez izan zen galdaragillen historian lehenengo haur tribuaren buru. Lehenengo irteera hau euskal Bilera elkarteak antolatu zuen baina une hartatik aurrera beste elkarte batzuk zein hainbat ikastetxe eta ikastolak ere festarekin bat egin zuten.

 1985an konpartsak zatiketa adiskidetsu bat jasan zuen. Jose Antonio Anterok beste galderagile batzuekin batera Groseko konpartsa sortu zuen. Galderagile Konpartsa Zaharrak atsegin handiz partiturak eman zizkieten entseguak hasi ahal izateko. Aurten Groseko konpartsak 25 urte betetzen ditu eta horregatik Hungariako Galdaragileen Konpartsa Zaharra 1884 Alde Zaharra Donostia kultur elkartetik onena opa diegu eta bihotzez zoriondu.

2004. urtean emakumeak, zartagin eta mailuekin, desfilean parte hartzeko aukera aurkeztu eta eztabaidatu zen. Tribu buruek euren taldeekin kontsultatu ostean eta II. Biltzar nagusian bozkatu ostean emaitzak garbiak izan ziren; 17 talde kontra eta 5 alde. Hau da 210 galderagilek tradizioaren aldeko bozka egin zuten, hau da, emakume zingaroen eginkizunak antzeztuz; Sarriegiren abestien erritmora dantzatzen eta perkusiozko hainbat instrumentu jotzen, aldaketa nahi zuten 67en aldean.

Erabakia hartu zegoen baina udaletxeko nahiarekin bateraezina zenez, Alde Zaharrean bi konpartsa sortu ziren: “Mixtoa” eta Tradizionala. Azken hau udaletxean zein Eusko Jaurlaritzan erregistratua izan zen Hungariako galdaragileen konpartsa zaharra 1884 Alde Zaharra Donostia kultur Elkartea izenpean.

Zatiketaren ondoren Hungariako galdaragileen konpartsa zaharra 1884 Alde Zaharra Donostia kultur Elkarteak urtero legez Donostiako kaleetan barrena desfilatzen du baina azken urteotan zenbait aldaketa gehituz. 2008 tik aurrera galderagileekin batera bi erraldoi ateratzen dira; bata galdaragilea, zingaraz jantzia bestea, Bidasoa .Konpartsatik esker etorriak. Gainera 2008an eta bere 125. urtemuga ospatzeko asmoz tribu buruek abesti berri bat eskatu zioten Tomas Hernandez Mendizabal konpositoreari; “ Gitanos, Hungaros”

 2009ko udan Hungariako galdaragileen konpartsa zaharra 1884 Alde Zaharra Donostia kultur Elkartea Araiako (Araba) festetara gonbidatua izan zen. Eta izugarrizko arrakasta izan zuten. Gainera konpartsako zingarek hungariako zingarei buruzko kantak abestu zituzten.

 Gaur egun konpartsa 200 lagunek osatzen dute; galdaragialeak, zingarak, erregina, damak, hezitzailea eta hartza.