1884ko Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitibora tribu berri bat gehitu
da eta larunbatean 22:15etik aurrera arituko da Parte Zaharreko kaleetan

1884ko Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa larunbat gau honetan arituko da Donostiako Parte Zaharrean, zartagin, pandero, ingude eta Raimundo Sarriegiren melodien erritmoan.

Kanpamentua Santa Maria basilikaren atarian kokatuko da berriro; aurten, gainera, harmaila berri bat altxako da konpartsako kideak bertan banatzeko. Hori izango da gauaren une berezia: Maritxu de las Koskas erreginak (Joxean Estebanez) gaurkotasunari buruzko ohiko hitzaldi ironikoa eskainiko du. Puntu honetan kalderero eta zingarek errepertorio osoa abestuko dute.

Parte-hartzeari dagokionez, konpartsan belaunaldi-errelebo nabaria ikusten da: gaur egun 300 pertsona baino gehiago daude izena emanda eta emakume parte-hartzaileen kopuruak urtez urte gora egiten jarraitzen du. Gainera, Hípica Donostiarra tribu berria gehituta, Primitibak 20 tribu ditu jada.

Horiekin batera, Donostialdeko eta Irungo beste konpartsa batzuek ere parte hartuko dute gonbidatu gisa, baita erreginaren gorteko ohiko pertsonaiek, hartzak eta hezitzaileak ere. Halere, oraingo honetan Irungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ezingo du Primitiba lagundu, antolakuntza-arrazoiak direla medio.

Azkenik, edizio honetako bereizgarria —parte-hartzaile guztiek gainean eramango dutena— Ioseba Vilas ilustratzaile donostiarrak diseinatu du.

Errepetorioa

Ohikoa denez, errepertorioan Raimundo Sarriegik konposatutako eta Alberto Combaren hitzak dituzten piezak abestuko dira: Hungariako Kaldereroen Konpartsa, Pasa Calle, Hungariako Kaldereroen Korua II, Hungariako Kaldereroak Lanean III (Mazurka) eta Hungariar Kantua IV. Era berean, Begi Urdin Bat (Sarriegiren melodia eta Victoriano Iraolaren hitzak) eta Gitanos húngaros (Josu Elberdinen musika eta Tomás Hernández Mendizábalen hitzak) interpretatuko dira, Noi siamo zingarelle eta Canción húngara (Alma de Dios) piezekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude