Famaren hotsak…

…ekartzen gaitu urtero Donostiara. Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboak 1884. urtetik hona tradizioa eta modernitatea uztartu ditu, beti ere, Raimundo Sarriegiren konposizioei fideltasuna mantenduz.

Ez gara joango, ez…

…gu Donostiatik. Galdaragile eta zingara talde handi batek izoztutako Europa zeharkatzen du negu hotz bakoitzero Gipuzkoara iristeko asmoarekin. Momo Jainkoa eta Inauteriaren abangoardia dira galdaragileak. Gure egonaldian, Parte Zaharreko kaleetan zehar abestu eta dantzatu egiten dugu, baita puskaturik dauden tresnak konpondu ere.

Begi urdin bat…

...begira dago, algaraz leiho batetik. 20 tribu bere begien aurrean: galdaragileak, zingarak, zaldizkoak, eskujokariak, erraldoiak, Hungariako erregina bat bere gortearekin, hartz bat eta bere hezlea… Hauek guztiek, zartagi, danbolin eta ingudearen erritmoekin Parte Zaharreko kaleak alaitzen dituzte urtero.

Berriak

1884ko Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitibora tribu berri bat gehitu
da eta larunbatean 22:15etik aurrera arituko da Parte Zaharreko kaleetan

1884ko Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa larunbat gau honetan arituko da Donostiako Parte Zaharrean, zartagin, pandero, ingude eta Raimundo Sarriegiren melodien erritmoan. Kanpamentua Santa Maria basilikaren atarian kokatuko da berriro; aurten, gainera, harmaila berri bat altxako da konpartsako kideak bertan banatzeko. Hori izango da gauaren une berezia: Maritxu de las Koskas erreginak (Joxean Estebanez) gaurkotasunari buruzko …

Konpartsako Erreginaren gutuna

Donostiar kaxkariñ kuttunak: Bi urte izango dira otsaileko lehenengo larunbatean zuek bisitatu gabe. Aurten ere ez gara inauteri alaiaren abangoardia izango. Inauteriak ospatzekotan ere, ziur gaude ez direla iraganekoak bezain alaiak izango. 23 hilabete goibel igaro dira, pandemiak gure bizitzan etenaldia sortu du, eta guztion ahaleginaz aurre egin diogu birus ziztrin honi ahal izan dugun …