Zuzendaritza berritu dugu eta “tradizioa eta modernitatea” batzeko konpromisoa berretsi dugu

Hungariako Galdaragileen Konpartsa Primitiboa, Donostiako Parte Zaharrean zehar ibiliko da bere zuzendaritza berritu ostean. Konpartsak, Ramón Barandiaran Pello Arribasen lekuko bezala hautatu du. Arribasek, 2012. urtetik Konpartsaren lehendakaria izan da eta gaur egun, batzordekide izaten jarraitzen du. Halaber, Konpartsa primitiboaren lehendakariordetza Miriam Arruebarrenaren eskutan jarri da, taldearen zuzendaritzan parte hartzen duen lehen emakumea suertatuz. Orain arte, Arruebarrena, emakumez osatutako talde baten, Eguzkilore taldearen, buru izan da. Talde honek, Zingarelle taldearekin batera, galderagileekin duela urte batzuk desfilatzen dute.

Barandiaranek eta Arruebarrenak “konpartsak hartu duen bide emankorrarekin” jarraituko dutela esan dute. Gainera, donostiarrek galdaragileen jaiarekin gehiago gozatzeko “ideia berritzaile batzuk” dituztela aitortu dute. Hori dela eta, zuzendaritza berriaren kideek konpartsa deskribatzen duen ezaugarri nagusiarekin bat egingo dutela azpimarratu dute, “tradizioa modernitatearekin” batzen jarraituko dutela.

Arduradunek, Konpartsa Primitiboaren “sendotzeaz” poztu dira. Aurten, orain dela urte batzuk “Ohorezko Galdaraile” onarpena jaso zuen Loyola Hipikako bost zaldiek desfilea irekiko dute; ondoren, zingarak eta galdaragileek -250 guztira- Donostiako Parte Zaharretik abestu eta dantzatuko dute. Ez dira faltako Irungo Erraldoi eta Buruhandi konpartsaren zingara eta galdaragile erraldoiak, Iparraldeko malabaristak eta musika banda.

Ibilbidea

Barandiaran eta Arruebarrenak, desfilearen hasieraren ordua aldatzea “arrakastatsua” izan zela aitortu dute, Santa Mariatik 22.00 etan ateratzeak donostiarrei afalondoren konpartsaz gozatzeko aukera ematen dietelako. Desfilea 22.00 etan hasi arren, galdaragileek eta zingarek 21.45 etan Santa Marian egongo dira 2018 urteko omenaldiei hasiera emateko.

Santa Maria utzi ondoren, Konpartsa Primitiboak bere kanpamendua Sarriegi plazan egingo du, non erreginak, Joxean Estebánezek, gaurkotasunari buruz satiraz beteriko diskurtsoa emango duen. Bertan, galdaragileek eta zingarek bere errepertorio musikal osoa abestuko dute. Kanpamendua atzera utzita, konpartsa Parte Zaharreko kaleetatik desfilatuko du eta 2.00 etan Koruko Ama Birjinaren kalean, Ollagorra, Aizepe, Aitzaki eta Gaztelubide elkarteen aurrean, bukatuko da desfilea.

Piezak
Konpartsako kideek Sarriegik konposatutako piezak interpretatuko dituzte, Alberto Combaren letrekin: Comparsa de Caldereros Húngaros, Pasa Calle, Coro de Caldereros Húngaros II, Caldereros Húngaros en el Trabajo III (Mazurca), Canto Húngaro IV. Bestalde, Sarriegiren musika eta Victoriano Iraolaren letra duen Begi Urdin Bat kanta abestuko dute. Azkenik, Gitanos Húngaros pieza ere kantatuko dute, Konpartsaren 125. urteurrenerako Josu Elberdinek eta Tomás Hernandez Mendizabalek konposatutako abesti berezia.

Zingarelle tribuko emakume abeslariek Verdiren La Traviatta obraren Noi siamo zingarelle eta Zoltán Kodály-ren Túrot Ëszik a Cigány (Gitano come ricotta) abestiekin gozarazi egingo digute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude