2014ko Kaldereroak badatoz!

29 urtarrila 2014
Comments 0
Category Sin categoría
29 urtarrila 2014, Comments 0

Hungariako Kaldereroen Lehen Konpartsa Alde-Zaharra-1884 larunbatean, otsailak 1, kalera aterako da Santa Mariatik, 21.45ean. Desfilea gauerdia pasata amaituko da, Kandelariaren egunarekin bat eginez. Horrela jakinarazi dute gaur goizean Kaldereroen presidente Peio Arribasek eta Zingarelle emakume-abeslari tribuko ordezkari Irati Fernandezek, Parte Zaharreko Aizepe elkartean burutu den prentsaurrekoan.

rueda-de-prensa2014Arribas eta Fernándezek adierazi dute urtez urte, parte-hartzaile kopurua gora doala. Ez hori bakarrik, gero eta gazte gehiago gehitzen ari dira konpartsara. Aurten, esaterako, 300 pertsona inguru aterako dira zartagin eta panderetekin. Horietatik 250 kalderero eta zingara inguru bilduko dira; besteak zaldunak, malabaristak, Irungo erraldoiak eta bandanko partaideak izango dira. “Konpartsa urtez urte handiagoa da. Gero eta gazte gehiago ateratzen dira gurekin, baita gero eta emakume gehiago ere. Oso garrantzitsua da hori, beti mistoak izan baikara eta iragana eta geroa, tradizioa eta berrikuntza uztartzen baititugu”, esan du Arribasek, Fernándezek gaurko gazteak etorkizuneko konpartsa sostengatuko dutenak izango direla gehitu du.

Beste aldetik, lehengo urteko arrakasta ikusirik, Santa Mariaren ataria izango da aurten ere desfilearen hasiera. “Santa Mariako atrioaren ikusgarritasuna eta ezaugarri akustiko bikainak, bere lanean konpartsaren laguntzaile hoberenak bihurtu dira azken urteetan”, adierazi du Fernándezek. Arribasek, bere aldetik, Santa Maria “leku paregabea” dela esan du, bereziki, konpartsan parte-hartzen duten abeslarien trebezia agertzeko.

Kartel berria

Modu berean, ordezkariek Tomas Hernandez Mendizabalen koadro batean oinarritutako kartel berria aurkeztu dute –Hernandez Mendizabal konpartsako logotipoaren sortzaile ere bada-. 50 kartel inguru Parte Zaharreko taberna, elkarte eta toki esanguratsuetan jarri dira.

 Abestiak

Tradizioa jarriki, Hungariako Kaldereroen Lehen konpartsako kideek Sarriegik gizonen ahotsentzako konposatutako eta Alberto Combak idatzitako abestiak abesten dituzte: Comparsa de Caldereros Húngaros. Pasa Calle, Coro de Caldereros Húngaros II, Caldereros Húngaros en el Trabajo III (Mazurca), Canto Húngaro IV. Gainera, Begi Urdin Bat ere abesten dute, Sarriegiren melodía eta Victoriano Iraolaren letra. Azkenik, Gitanos Húngaros pieza berezia ere abestuko da, konpartsaren 125. Urteurrenerako Josu Elberdinek eta Tomas Hernandez Mendizabalek konposatua.

Zingarelle emakume kantari tribuari dagokionez Verdiren La Traviatta-ren Noi siamo zingarelle eta Zoltán Kodály-ren Túrot Ëszik a Cigány piezak abestuko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude