Herri omenaldia egin zaio Raimundo Sarriegiri bere heriotzaren mendeurrenean

26 apirila 2013
Comments 0
Category Sin categoría
26 apirila 2013, Comments 0

“Askotan erakutsi du Raimundo Sarriegik erriko-sheme peto-petoa dela; baita gaitasun handiko artista ere. Ez da izan Yruchulon (sic) konpartsa, desfile, danborrada, antzezpen, ikuskizun edo festibalik, Sarriegiren izenari lotua ez dagoenik”. Aipu hau Eugenio Gabilondo, Calei-Cale, Donostiako XIX. mendeko kronistarena da, eta oso ondo islatzen ditu Raimundo Sarriegi maisuaren bertuteak. Apirilaren amaieran izan zen bere heriotzaren mendeurrena. Konpositore emankor hau, 1913ko apirilaren 23an hil zen Parte Zaharreko Narrika kalean zegoen Antonio Telleriaren farmazian -egun, Yurrita-, bularreko angina batek jota.

2013ko apirilaren 23an, Sarriegi plazan, konpositorearen bustuaren aurrean, Parte Zaharreko hainbat danborrada konpainietako ordezkariak bildu ziren -Hungriako Kaldereroen Lehen Konpartsaren zuzendaritza batzordeko kideak ere izan ziren bertan, konpartsako beste kide batzuekin- musikariari omenaldi bat egiteko. Txistuaren soinuez gidaturik, Koruko Ama Birginaren Eskola Dantza Taldeko lau dantzarik bustuaren aurrean Agurra eta San Sebastian Martxa dantzatu zituzten -azken honetan, danbor eta barril hotsez lagundurik-. Lore eskaintza egin zitzaion Sarriegiri.

Plazatik, Danbor Martxa eta Tatiagoren doinupean Yurrita farmaziara abiatu zen dandorrada; han beste lore eskaintza bat egin zitzaion musikariari. Denda honen aurrean, Agurra dantzatu zen berriro eta, gero, San Sebastian Martxa eta Diana piezak jo ziren, omenaldi herrikoia bukatu aurretik.

Desde la plaza Sarriegi, la hetereogénea compañía partió bajo el ritmo de Marcha de Tambores y Tatiago hasta la farmacia Yurrita, en la que se depositó otro ramo de flores. Frente a este comercio, se volvió a bailar el Agurra y se interpretó La Marcha de San Sebastián y Diana, tras lo que se dio fin al homenaje popular.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude